Hasiera

2010-06-08 12:12

Uda 2010…

—————

2010-06-03 18:49

Margotu zure udara beste margo batekin!

        Ikasturtea laster amaitzen da eta iristear dugu aukeraz beteriko udara... Jarri al zara pentsatzen zer egingo duzun zure oporraldian? Loiola Zentrotik hainbat esperientzia solidario interesgarri proposatuko dizkizugu, aurtengoan opor desberdinak goza ditzazun: gazteekin lan soroak, haurren animazioa, zaharrei eskainitako zerbitzuak, etxe gabeko pertsonei borondatezko laguntza, gizartean bazterturik bizi diren haurrei eskola laguntza, nazioarteko kooperazioa... Ausartu zaitez eta eskaini zeuk ere horrenbeste jendek itxaroten duen zantzua.

        Deskubritu hemen zure profilari hobeto dagokion proposamena.

 

 

—————

2010-06-11 09:51

RSS

        Barnetik-etik, RSS zerbitzuaren bidez harpidetuz, web orrialdean den edozein berri jasotzeko aukera ematen dizugu, bai zure esploratzailearen markagailuei begiratuz, bai zure posta elektronikora bidaliz. Ondorengo bideoak hau nola egin azaltzen du:

( Markagailuak:)

( Electroi posta:)


—————

2010-04-29 17:43

Zer da Donostiako Loiola Elkargunea?

        Donostiako Loiola Elkargunea, jesuiten Espiritualtasun Zentro hiritarra da, Donostian, batez ere, eskaintza askotariko eta desberdin baten bidez Ignaziotar Espiritualtasuna eskaini nahirik.

        Zentro hau unibertsitateko ikasle gazteei, profesional gazteei eta pertsona helduei dago eskainia eta, bertan, prestakuntza kristaua, espirituala, teologikoa eta soziala dira helburu garrantzitsuak. 

        Pertsonei beren gizatasunean eta balioetan hazten laguntzea bilatzen dugu, elizbarrutiarekin lankidetzan, ondorengo esperientzia hauekin adibidez: Gogojardunak, sinesmenean sakontzeko taldeak, gogoeta sozialeko foroak, norbere hazkuntzarako tailer eta ikastaroak, boluntariotza soziala, lagun egite eta arreta pertsonalizatua, ospakizun liturgikoak, otoitz-taldeak ...

—————