• Español
  • English
Barnetik - Open Web & IT Solutions
  • Nortzuk gara
  • Zerbitzuak
  • Kit Digitala
  • Kontaktua

Ohar legala

Identifikazio-datuak

barnetik.com domeinuaren jabea Barnetik Koop. Elk. Txikia da (aurrerantzean Barnetik).

Barnetiken IFK-a F95780987 da, bere egoitza Xemein Etorbidea 12A, 48270 Markina-Xemein helbidean du eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan, Kooperatiba Elkarte Txikien Inskribapen Liburuan inskribatuta dago 716. orrialdeko 1. oharrean.

Jabetza intelektual eta industriala

Kredituak atalean agertzen diren elementuez gain eta besterik adierazi ezean, webgune honetako eduki guztiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean daude, eta Barnetik-i dagozkio.

Kredituak

Webgune honetako eduki batzuk beste batzuek sortuak izan dira, eta dagokien eskuduntzaz gain, gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu. Inork dagokion lizentzia betetzen ez dugula uste badu, gurekin lehen bait lehen kontaktuan jartzea eskertuko genioke:

  • Zerbitzuen eta Nortzuk Gara ataletan erabilitako ikonoak http://www.flaticon.com webgunetik jasotako elementuen lan eratorriak dira eta Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean daude. Flaticon-en jasotako ikono guztiak hurrengo bilduma honetan aurkitu daitezke, non hauen egiletza ere ziurta daitekeen:
    • http://www.flaticon.com/collection/53f4ba454982f64a328b4591
  • Webgunean erabilitako beste ikonoak "Open Iconic"-en lan eratorriak dira. "Open Iconic — www.useiconic.com/open"
  • Webgunearen oinan agertzen diren ikonoak erakusteko "Font Awesome" testu iturria erabiltzen da eta SIL OFL 1.1 lizentziapean daude. "Font Awesome by Dave Gandy - http://fontawesome.io"
  • Webgunean erabiltzen diren "Roboto-Normal" eta "Roboto-Light" testu iturriak Christian Robertson-en lana dira eta Apache License, Version 2.0 lizentziapean daude.

Pribatutasun politika

Pribatutasunaren aldeko apostua egiten dugu eta gaur egun Interneten pribatutasuna babesteko existitzen diren ekimenak babesten ditugu. Barnetik, etengabe aldatzen dabilen arlo honetan, eguneratuta mantentzen saiatzen da.

Cookie-ak

Gure web orrialde batzuk cookie-ak erabiltzen dituzte. Cookie bat, adibidez, bisitari baten webgunearen erabilera datuak jasotzeko erabili ahal den testu hutseko fitxategi bat da. Cookie batzuk erabiltzaileak aurretik sartutako Informazio Pertsonala gogoratzeko ere erabili ahal daitezke. Nabigatzaile gehienak cookie hauek onartu, ukatu edo ezabatzeko aukerak ematen dituzte.

Cookie batzuk beharrezkoak dira gure webguneak ongi funtzionatzeko, erabiltzailearen hizkuntza gogoratzeko adibidez, beraz blokeatzen badituzu, baliteke zuretzako gauza batzuk zuzen ez funtzionatzea.

Webgune honek, erabiltzaileen erabilera datuak kudeatzen baimentzen gaituen, Piwik web analisi sistema erabiltzen du. Sistema honek cookie batzuren instalazioa behar du zuzenki funtzionatzeko.

Gure erabiltzaileen pribatutasuna bermatzen saiatzen gara, beraz beste batzuren cookie-en erabilpena gutxiagotzen saiatzen gara eta gaur egun ez dugu hirugarrengoen cookie-rik erabiltzen. Etorkizunean halakorik erabiliez gero, gure pribatutasun politika behar bezala eguneratua izango da.

Datu pertsonalak

Formulakietan ematen dizkiguzun datu pertsonalak, gure fitxategietara gehituak izango dira, bidaltzen dizkiguzun galdera, kexa eta erreklamazioak kudeatu ahal izateko. Datu hauek Barnetiken parte diren langileek besterik ez dute ikusteko aukera izango, eta ez dira inola ere hirugarrengoei esleituak izango. Enpresak datuen babeserako beharrezko diren segurtasun-maila guztiak hartuko ditu, legeak adierazitakoa jarraituz.

Halaber erabiltzaileak eskubide osoa izango du, une oro, bere datuetara sartzeko, eta beroriek aldatzeko zein ezabatzeko, datuen babeserako legeak dioenaren arabera, bai email bitartez (info@barnetik.com), zein pertsonan edo gutun bat hurrengo helbidera bidaliz: Xemein Etorbidea 12A, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia.

Oinarri hauen onarpena

Webgune hau erabiltzen duen orok orrialde honetako baldintzak betetzea onartzen du. Oinarri hauetan agertzen diren balditzaren batekin bat ez bazatoz, mesedez ez erabili gure webgunea.

Baldintza hauen aldaketak eta iraupena

Barnetikek baldintza hauek edozein momentutan aldatzeko eskubidea dauka, hemen agertzen diren moduan jakitera emango direlarik. Baldintza hauen balioa, orrialde honetan agertzen diren bitarteko iraupena daukate.

  • Nortzuk gara
  • Zerbitzuak
  • Kontaktua
  • Ohar legala
Posta elektronikoa: info@barnetik.com
Telefono zenbakia: 946663107
Barnetik - Open Web & IT Solutions