Baloreek gidatzen gaituzte

Zintzotasuna
Lankidetza
Software Askea

Barnetik 2014ean web garapen eta sistemen kudeaketan ibilbide luzea duten profesionalez osatutako eta Lea-Artibai eskualdean sortutako enpresa bat da. Barnetiken negozio eta informatika eredu justu eta soziala posible dela uste dugu, eta hau lortzen laguntzeko proiektu kooperatibo bategatik apustu egiten dugu.

Gure proiektua, funtsezkotzat hartzen ditugun balio argietan oinarritzen da. Proiektura gehitzen diren pertsonak, proiektuarekin ilusionatu eta honen parte izatea nahi dugu, bai lankide berriak eta baita bezeroak ere.

Mundu hobe baten bila gabiltza

Bezeroen hautatzeko askatasuna
Erantzukizun soziala
Berriztapen kolektiboa

Aurrera daramagun proiektu honek, erantzukizun garrantzitsua daukala uste dugu; bai gure langile, gure bezero, zein gizartearekin. Barnetiken hau horrela izan dadin ahalegintzen gara. Bezeroek beharrezkoa den dokumentazio eta informazio guztia jasotzen dute proiektua kudeatu ahal izateko, gurekin lan egitea konfiantzan oinarritutako hautaketa izan dadin. Bestalde, baliabideen partekatzeak eta kodea askatzeak, gure esfortzuaren parte bat software askearen komunitateari itzultzea eta etorkizunari gure harri-koxkorra gehitzera laguntzen digu.

Kode irekian eta Software Askean oinarritutako kontsultoria teknologikoa eskaintzen dugu. Gureak egiten ditugu Software Askearen identitate eta aldarrikapen etikoak: Zabalkuntza, Askatasuna eta Lankidetza, bai gure zerbitzuetan baita gure lanean ere. Irmotasunez uste dugu balore hauek, gure enpresarentzat eta baita gure bezeroentzat ere, emaitza hobe eta zuzenagoak ematen dituztela.

Gure abantailak

Profesionaltasun eta esperientzia frogatuak
Gertutasuna
Zuekin hazten gara!

Proiektuaren oinarria Lea-Artibai eskualdean dago, etengabe hedatzen ari den eta industri oinarri sendoa duen eremuari, garapenerako behar dituen informatika tresnak eskaini ahal izateko. Enpresa komunitate honen parte izan nahi dugu, euskarri teknologikoan eta hazkundearen laguntzan erreferentzia izanik, Internetek eskaintzen dituen zabalkunde, komunikazio, berrikuntza eta presentziaren gaitasunen bitartez.

Barnetiken zugandik oso gertu gaude. Zure arrakasta lortzeko gure laguntza eskaini nahi dizugu, zure arrakasta gurea ere badelako. Elkarrekin haztea nahi dugu, Lea-Artibai enpresen eraginkortasun eta antolamendurako teknologia berrien aplikazioan erreferentzidun eskualdea bihurtuz.